Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kapela buruan? Dantza egin orduan

Dokumentuaren akzioak

Kapela buruan? Dantza egin orduan

Kapela dantza egin dute gaur eguerdian Legazpin. Santikutzetan dantzatzen den soka dantzaren festa giroko aldaera da
Egilea
Kerman Garralda
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Tokia
Legazpi
Mota
Albistea
Data
2023/05/06
Lotura
Goierriko Hitza

30 bat lagun elkartu dira dantza egitera / Kerman Garralda Zubimendi - Goierriko Hitza

Eguzkiak gogor jotzen zuen gaur eguerdian Legazpiko Euskal Herria plazan. Txapela jantzi, eta aitzakiarik ez dantzarako. Sustraiak dantza taldeko kideek eta hainbat herritarrek Kapela Dantzaren usadioari segida eman diote.

Santikutz jaien ondoren egiten den dantza saio ibiltaria da Kapela Dantza. Ohiko Soka Dantzaren aldaera da, baina kutsu herrikoiagoa duena. Herri osora zabaltzen da dantzarako gonbita. Martxoan hasi ziren entseguekin, eta emaitza gaur erakutsi die herritarrei.

 

Dokumentuaren akzioak