Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Jose Arrueren koadroa antzeztuta grabatu dute "Zerumugan" dokumentala

Dokumentuaren akzioak

Jose Arrueren koadroa antzeztuta grabatu dute "Zerumugan" dokumentala

Jose Arrueren "erromeria" margolanaren antzezpena egin zuten larunbatean Orozkon.Urriaren 8an jarraituko dute "Zerugumugan" dokumentalaren grabaketa Berazako ermitan.
Egilea
Izar Mendiguren Cosgaya
Komunikabidea
Aiaraldea.eus
Tokia
Orozko
Mota
Albistea
Data
2017/09/25
Lotura
Aiaraldea.eus

Koadroa pertsonekin irudikatzea helburu lagun mordoa bildu zen egun osoko grabaketan.  Euskal Herriko ohituretan oinarrituta dago dokumentala; eta pilotak, edota erromeriek izandako eragina aztertuko du, besteak beste. 

Anton Lazkano da proiektuko zuzendaria, eta azaldu duenez, ez da Orozkori buruzko ikus- entzunezkoa izango: usadioetatik abiatuta errito unibertsalak izango ditu hizpide: erromeriak, artzainen bakardadea zein etxekoandreek egindako lana kasu.

Arratsaldera arte luzatu zen auzolana, baina egunari aurre egiteko txosna egokitu zuten zelaian, jai giroari eta nork bere funtzioei bide emanez. Deialdiari jarraiki hala Orozkoko nola inguruetako jende ugarik hartu zuen parte.

Dokumentuaren akzioak