Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Jendetza bildu da Leitzako San Juan Bezperan

Dokumentuaren akzioak

Jendetza bildu da Leitzako San Juan Bezperan

Egilea
Ttipi-ttapa
Komunikabidea
Erran
Tokia
Leitza
Mota
Albistea
Data
2022/06/24
Lotura
Erran

Egun handia izan zen atzokoa Leitzan. Arratsaldean 140 ume bildu ziren ingurutxoa dantzatzeko, eta gaueko afarian 600-700 elkartu ziren. Gauerdia sua piztu zuten plazan.

18:30ean egin zuten hitzordua pilotalekuan. 140 haur eta gaztetxok parte hartu zuten ingurutxoan. Ondoren, freskagarriak eta txistor opilak banatu zizkieten.

21:30ean kiroldegian egindako herri afaria ere jendetsua izan zen. 600-700 bat lagun bildu ziren. Udalak baxera, ogia, edaria, mahaiak eta aulkiak jarri zituen eta Aurrera elkarteak kafea eta kopa, eta afalondoan dultzaineroak izan zituzten.

00:00etan suak piztu zituzten plazan eta su gainean saltoka ibili ziren herritarrak.

Dokumentuaren akzioak