Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Itxarkundia eta Akelarre Laudioko dantza taldeen dantza saioekin, kontzertu berezia eskaini zuen bart Korrontzik

Dokumentuaren akzioak

Itxarkundia eta Akelarre Laudioko dantza taldeen dantza saioekin, kontzertu berezia eskaini zuen bart Korrontzik

Egilea
Izar Mendiguren
Komunikabidea
Aiaraldea
Tokia
Laudio
Mota
Albistea
Data
2022/08/29
Lotura
Aiaraldea

Korrontzi taldearen kontzertua egon zen atzo gauean Alberto Acero plazan. Laudioko Itxarkundia eta Akelarre dantza taldeek ez ezik, Aitor Aspuru etxegoiendarrak ere hartu zuen parte.

21:30ean izan zen Korrontziren kontzertua atzo, Alberto Acero plazan. Pittin bat beranduago hasi bazen ere, jendetza erakarri zuen kultur ekitaldiak. Izan ere, herriko bi dantza talderen parte hartzea iragarria zegoen. Batetik, Itxarkundia dantza taldearena, eta bestetik, Akelarre eragilearena. 

Guztira, 17 abesti jo zituen taldeak, eta trikiti doinuez gain, pandero hotsak izan ziren nagusi. Hain zuzen, Aitor Aspuru dantzari eta panderojole aiaraldearra izan zen gonbidatu berezietako bat, askotan taularatu izan dena talde horrekin.

Arratsaldea euritan igaro bazuten ere, laudioarrek ez zuten hutsik egin eta jende ugari bertaratu zen dantzari eta trikitilarien emanaldiaz gozatzera. Ondoren, Erroketxu txakurraren erreketa kalejirarekin agurtu zituzten jaiak.

Dokumentuaren akzioak