Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Itsasiren 40. urteurrena ospatzeko ekitaldiarekin hasi da Azpeitia Dantzan

Dokumentuaren akzioak

Itsasiren 40. urteurrena ospatzeko ekitaldiarekin hasi da Azpeitia Dantzan

Joan den zapatuan, uztailaren 1ean, eman zioten hasiera aurtengo Azpeitia Dantzan egitasmoari.
Komunikabidea
Uztarria.eus
Mota
Albistea
Data
2017/07/03
Lotura
Uztarria.eus

Zapatuko hitzordua berezia izan zen, Itsasiren 40. urteurrena ospatu baitzuten Soreasu antzokian eskainitako emanaldian. Ikuskizun eder eta hunkigarria eskaini zuten oholtzara igo ziren dozenaka lagunek. Bertan elkartu ziren Itsasiko egungo dantzariak zein dantzari ohiak. Emanaldia amaitzean, Itsasiren sorreran beren alea jarri zuten Begoña Aizpururen eta Mikel Larrañagaren lana aitortu zieten Udal ordezkariek zein Itsasiko kideek, eta oroigarri bana eman zieten. Horrez gain, oraindik Itsasi bizi-bizirik egotea ahalbidetzen duten herritarren lana azpimarratu zuten. Hurrengo hitzordua, berriz, datorren igandean izango da. Saloiko dantzen ikuskizuna eskainiko dute Jose Mari Orbegozoren zuzendaritzapean Soreasu antzokian, 20:00etan hasita.

Honako argazkiak Alberto Beloki argazkilariarenak dira. Irudi gehiago, hemen

Dokumentuaren akzioak