Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Irrintzi dantza taldearen 50. urteurreneko lehen erromeria, igandean

Dokumentuaren akzioak

Irrintzi dantza taldearen 50. urteurreneko lehen erromeria, igandean

Urretxu eta Zumarragako Irrintzi dantza taldeak hainbat ekitaldi antolatu ditu 50. urteurrena ospatzeko: bost erromeria, bi jaialdi eta herri bazkari edo afari bat. Lehen erromeria igande honetan izango da.
Komunikabidea
Otamotz
Mota
Albistea
Data
2017/01/10
Lotura
Otamotz

Areizaga-Kalebarren plazan egingo dute, 12:00etan. Bigarrena martxoaren 19an izango da. 12:00etan hasiko da, Zumarragako plazan, eta hortik bi herrietako beste toki batzuetara joango dira. Hirugarrena Eitzako jaietan egingo dute: maiatzaren 14an, 18:00etan. Laugarrena geltokietako jaietan egingo dute eta bosgarrena Agiña auzoko festetan.

Irrintzi dantza taldekoek bi jaialdi ere antolatu behar dituzte. Lehenengoa apirilaren 8an izango da. Urte hauetan guztietan Irrintziko kide izan diren dantzari eta musikariek parte hartuko dute. Bi herrietako plazetan dantza egingo dute eta ondoren lunch bat egongo da.

Bigarren jaialdia uztailaren 14an izango da. Antxiñako Ama txistulari taldekoekin batera antolatuko dute, hauek ere 50. urteurrena ospatu behar baitute 2017an. Eguraldi ona egiten badu Zelai Arizti parkean izango da eta txarra egiten badu Beloki pilotalekuan.

Irailean, Urretxuko Euskal Jaian, inude eta artzainen konpartsa aterako dute. Dantzari ohiei parte hartzeko aukera emango diete. Izena emateko, irrintzidantzataldea@gmail.com helbidera idatzi behar da. Bukatzeko, azaroan argazki erakusketa irekiko dute eta herri bazkari edo afaria egingo dute.

Irrintzi dantza taldearen 50. urteurreneko lehen erromeria, igandean

Dokumentuaren akzioak