Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Iratxe Ansa eta Musika Hamabostaldia, elkarren eskutik

Dokumentuaren akzioak

Iratxe Ansa eta Musika Hamabostaldia, elkarren eskutik

Errenteriako dantzariak atzo egin zuen debuta musika-jaialdian ‘Elkarrizketa ilunak’ lanarekin
Egilea
M. Tolosa / Iker Azurmendi
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Mota
Albistea
Data
2021/08/24
Lotura
Noticias de Gipuzkoa
Iratxe Ansa dantzaria, atzo Victoria Eugenia Antzokian.
Iratxe Ansa dantzaria, atzo Victoria Eugenia Antzokian.

Donostia – Iratxe Ansak 2020ko Dantza Sari Nazionala irabazi berri du Interpretazio kategorian, eta atzo egin zuen debuta Musika Hamabostaldian, Victoria Eugenia Antzokian ikusi ahal izan zen Elkarrizketa ilunak izeneko bere azken sorkuntzarekin.

Elkarrizketa ilunak, neurri batean, emanaldian parte hartu zuen Francesco Tristano musikagile luxenburgotarrari eskainitako pieza da, eta mugimenduaren bitartez aztertzen du "komunikazioa bera, testuingurua aldatzen denean". Pieza hori, errenteriarrak Igor Bacovich zuzendari italiarrarekin batera osatu duen Metamorphosis Dance konpainiaren baitan sortu da.

Komunikazioa da "eraikuntza koreografikoaren abiapuntua", esan zuten atzo Ansak eta Bacovichek ikuskizunaren aurkezpenean; izan ere, elkarrizketa batean sor daitekeen "akzio-erreakzioa" baita ikertu nahi zuten "formetako bat".

Ikuskizunean parte hartzen duten bost dantzariek "Fisikoki oso zorrotza den koreografia bati aurre egin behar diote" bai bakarka, binaka, zein eszena koraletan ere. "Gorputzarekin pentsa-tzen dugu eta oso instintiboak gara", adierazi zuen Ansak; Bacovichek, aldiz, "minimalista bada ere, gauza asko gertatzen diren" ikuskizunaren dinamismoa azpimarratu zuen. 

Nicolas Fischtelek diseinatutako argiztapenak "berebiziko garran-tzia" du, espazio eszenikoak sortu eta atal bakoitzaren arabera aldatuz joaten direlako; soinu banda, berriz, Liu Yiwei txinatarraren eta Francesco Tristanoren ardura izan da. Bacovichek aipatu zuenez, Tristanori asko gustatu omen zi-tzaion obra, eta berak zuzenean jo ahal izateko egokitu omen zuten.

2020an sortutako Elkarrizketa Ilunak, "Hizkuntza akademikoaren dekonstrukziotik abiatutako mugimenduaren ikerketa" du hizpide nagusi, eta premisa sinple batetik abiatzen da: "Zer gertatuko ote litzateke bi pertsona ilunpean hitz egitera pasako balira?". Madrilen estreinatu ostean, Donostiako atzokoa izan zen ikuskizunaz gozatzeko bigarren aukera.

'Elkarrikezta ilunak' mugimenduaren bitartez aztertzen du "komunikazioa bera, testuingurua aldatzen denean"

Dokumentuaren akzioak