Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Indarra Euskal Kultur Elkartea, 40 urtez Gasteizko ihauteriak musikaz eta dantzaz blaitzen

Dokumentuaren akzioak

Indarra Euskal Kultur Elkartea, 40 urtez Gasteizko ihauteriak musikaz eta dantzaz blaitzen

Indarra Euskal Kultur Elkarteak Kimuak: Iñausi eta berriak hazi ikuskizun berria aurkeztuko du ihauterietan 40. urteurrena ospatzeko.
Egilea
Hala Bedi irratia
Komunikabidea
Alea
Mota
Albistea
Data
2019/01/12
Lotura
Alea

Gasteizko Indarra Euskal Kultur Elkartearen ihauteriek 40 urte bete dituzte Gasteizen. 1979. urtean, elkarte honek ihauteri jaia Gasteizen ospatu beharrekoak zirela erabaki zuen eta, horretarako, bere armarik onenak prestatu zituen: musika eta dantza. Hauen bidez, hiriko kaleak poztasun eta kolorez betetzeko asmoa zuten horrela. Honela antolatu zuten Gasteizko lehen ihauterietako konpartsa.

Indarra Euskal Kultur Elkartea, 40 urtez Gasteizko ihauteriak musikaz eta dantzaz blaitzen
‘Kimuak: Iñausi eta berriak hazi’ ikuskizuneko enstegu bat. / Argazkia: HALA BEDI

Horren ongi izan zen hartua, hurrengo urteetan ere lan horrekin jarraitu zutela. “Horiek izan ziren egungo Gasteizko ihauterietako hastapenak. Ondoren lehen konpartsa desfileak koordinatu zituzten Udalak lan hori bere gain hartu zuen arte. “Gaur egun, 4.000 partaide baino gehiagok gure hiria jai honen erreferente izatea lortzen dute”.

Ohar batean azaldu dutenez, Indarra Elkarteak sortzeko eta eraberritzeko duen “gogo handi honek” 2005ean inflexio-puntu handia ekarri zuen. Urte honetan, konpartsen desfilea ondo errotuta zegoela, hau alde batean utzi eta bere lehen kale-ikuskizuna aurkeztu zuen: Godaleta. Lehenaren ondoren Sasi Guztien Gainetik (2009), Naturaren Indarra (2012)  eta Indarteriak (2015) etorri ziren.

Ikuskizuna, ostiralean

2019. urtean pausu berri bat emango dute eta, honekin batera, Ihauteriak ospatzen 40 urte daramatzatela ospatu nahi dute: Kimuak: Iñausi eta berriak hazi ikuskizuna izango da aurtengo nobedadea. Herri ihauterien funtsa oinarritzat hartuz, neguaren amaierak eta gauzen berritzeak gure herrialdean alaitasuna eta koloreari bide ematen dion modua erakutsiko dute.

Xehetasun gehiago izateko, ikuskizuna bertatik bertara bizi beharko da. Zita ostiral honetan da, martxoaren 1ean, 20:30ean Gasteizko Plaza Berrian.

Dokumentuaren akzioak