Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Iker Karrera koreografoaren azken lana Irunen

Dokumentuaren akzioak

Iker Karrera koreografoaren azken lana Irunen

Madrilen arrakasta izan ondoren, Irunen izango da ikusgai 'No pleasure' dantza emanaldia.
Egilea
Ane Mendizabal Sarriegi
Komunikabidea
Bidasoako Hitza
Tokia
Irun
Mota
Albistea
Data
2022/03/09
Lotura
Bidasoako Hitza
Iker Karrera Konpainia taula gainean.

Iker Karrera ibilbide luzea duen koreografo-dantzari hondarribiarra da eta No pleasure, azken lan arrakastatsua, Irunera ekarriko du asteburu honetan.

Koreografoak Anhedonia izan du inspirazio iturri No pleasure pieza sortzerako unean. Hitzak, zehazki, plazera sentitzeko ezgaitasuna adierazi nahi du. Eta zer egin daiteke ezer sentitzen ez duzunean? Bada, datorren larunbatean, Iker Karrera Konpainiak ideia horri irtenbidea emango dio dantza garaikidearen bitartez.

2020an, Madrilgo Cuarta Pared aretoan, estreinatu zen aurrenekoz ikuskizun hau eta sekulako arrakasta izan zuen; hiru emanaldietako sarrera guztiak 48 orduren baitan agortu ondoren, laugarren saio berezia programatu zuten, eta horretan ere sold out kartela “denbora errekorrean” ipini zuten.

Karrerak 2016an sortu zuen bere konpainia propioa eta lehen lanak, #7fm piezak, hainbat sari jaso zituen, III Danza Xtrema lehiaketaren lehen saria tartean. Londres, New York eta Paris bezalako hiriburuetan taularatu da eta mundu mailan famatuak diren zenbait artistentzat ere lan egiteko aukera izan du, hala nola, Celine Dionentzat. Halaber, iazko urtean, Gipuzkoa Dantza Profesionalen Elkartearen XVIII. saria jaso zuen.

No pleasure koreografo hondarribiarraren lan arrakastatsua ikusgai izango da, hilaren 12an, Amaia Kultur Antzokian arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak ohiko tokietan eskuratu daitezke; www.irun.org/entradas orrialdean, turismo-bulegoan eta egun berean, saioa hasi baina ordubete lehenago lehiatilan eskuratu ahal izango dira. Beti ere, aldez aurretik agortzen ez badira. Sarrerak 8euroan eskuratu ahal izango dira.

Teaserra ikusi nahi izan ez gero hurrengo estekan egin ahal izango duzue.

Dokumentuaren akzioak