Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ikasturteko azken mutxikoak egingo dira igandean

Dokumentuaren akzioak

Ikasturteko azken mutxikoak egingo dira igandean

Igande honetan, ekainak 12, dantza jauziak egingo ditugu ikasturte honetan azkenekoz, 12:00etan, Irarugi Saskibaloi tabernaren aurreko plazan.
Egilea
Azpeitiko Kultur Mahaia
Komunikabidea
Uztarria.com
Mota
Albistea
Data
2016/06/10
Lotura
Uztarria.com

Urriaren 11n ekin genien 2016ko dantza jauziei, plaza nagusian. Ordutik hona, hilero egin ditugu iparraldean tradizio handia duten dantza hauek. Bigarren igandez hamarnaka lagun bildu izan gara, plazan bertan, eguraldi lagun izan denean, edo bestela, Sanagustin kulturgunean. Ekainekoa izango da ikasturte honetako bederatzigarren eta azken saioa, eta eguraldia lagun, Iraurgi saskibaloi tabernaren aurreko plazan egingo ditugu.

Dantza egiteko, ikusteko, ikasteko, kalea animatzeko... helburuz, hirugarren ikasturtez jarraian antolatu ditugu dantza jauziak Azpeitiko Kultur Mahaiak, Sanagustin kulturguneak, Itsasi Euskal Kultur Taldeak, Sahatsa Dantza Taldeak eta Azpeitiko Ikastola Ikasberriko dantza taldeak. Bidelagun izan ditugun Orkatz Kultur Elkartea eta Azpeitiko Udala ere esk, eta beraien laguntza eskertu nahi dugu antolatzaileok, musika ekipoa gure esku jartzearren. Baita, nola ez, Jexux Artolaren lana ere, bilduma ederra osatu baitu mutxikoetako argazkiekin.

Udara gain-gainean dugun honetan, ikasturtea agurtzeko aukera polita izango dugu, beraz, igande eguerdian. Animatu!!

Dokumentuaren akzioak