Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ihoteen atariko, erakusketa eta beste

Dokumentuaren akzioak

Ihoteen atariko, erakusketa eta beste

Gaur mustuko dute eta martxoaren 4ra arte ikusgai izanen da Altsasuko Iortia kultur gunean, astegunetan 18:30etik 21:00etara eta domeketan 19:00etatik 21:00etara.
Komunikabidea
Guaixe
Tokia
Altsasu
Mota
Albistea
Data
2017/02/21
Lotura
Guaixe

Inauteri Batzordeak herriko hiru ikastetxeetako guraso elkarteekin batera, beste behin, inauteriei buruzko erakusketa antolatu du. Erakusketan Altsasuko ihoteko pertsonaia guztiak izanen dira, baina ikasleen ikuspegiak sortutako marrazki, eskultura eta bestelako artelanetan. Inauteri batzordeak segizioko pertsonaiak ere jarriko ditu. Erakusketako berezitasuna pertsonaien irudiekin batzordeak eta GK-k (Guaixe) sortutako hiru kartelak izanen dira. Pertsonaien irudiekin batera haiei buruzko azalpenak ematen dituzte kartelek. Erakusketa bukatzean ikastetxe bakoitzari bana emanen diote. Gaur, Beatriz De la Vega Salinasen Adarrak dantzan dokumentala ikusteko aukera izanen da. Erakusketa mustutzearekin batera auzatea izanen da. 

Erakustaldiak 
Erakusketa muntatzea nahikoa ez eta galtzak bete lan dituzte batzordeko kideek. Urtero moduan, ihoteen aurretik Intxostiapunta gazte txokora inauteri segizioko pertsonaia guztiak eramanen dituzte eta haiei buruzko argibideak emanen dituzte. 18:00etan izanen da. Batzordeko kideek haurren inauteri segizioko pertsonaien jantziak eramanen dituzte eta Mila Kolore elkarteko kideek jantziko dituzte. Inauteriaren antzezpena eginen dute haiekin bat eginen duten Bilboko eta Iruñeko Anfasko 50 bat kideren aurrean. Arratsa borobiltzeko eta despeditzeko, denendako merendua izanen da. Domeka eguerdian, berriz, Erriberrin barna ibiliko da Altsasuko ihote segizioa.

Ihoteen atariko, erakusketa eta beste

Dokumentuaren akzioak