Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Igartzako Dantzarien Eguna, iruditan

Dokumentuaren akzioak

Igartzako Dantzarien Eguna, iruditan

Igartzako Dantzarien Kofradiak 13. ekitaldia egin du asteburuan. Eguraldia lagun, ikuskizun bizi eta koloretsua eskaini dute parte hartu duten 110 dantzariek.
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Tokia
Beasain
Mota
Albistea
Data
2019/09/09
Lotura
Goierriko Hitza

Igartza Momumentu Multzoa Beasaingo dantzarien bilgune bihurtu da beste behin ere, Igartzako Dantzarien Kofradiak 13. ekitaldia egin baitu asteburuan. Guztira 110 dantzari, tartean konpartsa berri bat, elkartu dira aurten. Udaletxetik abiatu eta Igartzako jauregira arteko desfilea egin eta gero, zubi gaineko ezpata-dantza ezaguna egin dute. Aurten aurrenekoz, zumitz-dantza ere egin dute, Zaldikoaren pertsonaia eta guzti. Dantza saioaren ondoren, taldeko argazkia atera eta elkarrekin bazkaltzera joan ziren dantzariak. Hemen larunbateko egunak emandakoaren laburpena, bideo eta argazkitan:

Dokumentuaren akzioak