Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hiriko Laurak Bat eta Euskaltzaleak, Euskal Herriaren ordezkari "Buenos Airesek Gizataldeak ospagai 2025" jaian

Dokumentuaren akzioak

Hiriko Laurak Bat eta Euskaltzaleak, Euskal Herriaren ordezkari "Buenos Airesek Gizataldeak ospagai 2025" jaian

Komunikabidea
euskalkultura.eus
Tokia
Buenos Airen, Argentina
Mota
Albistea
Data
2025/11/11
Lotura
euskalkultura.eus
Ezkerretik eskuinera, oroigarriak eta Zirimiriko zeramikak Euskaltzaleak-en postuan, Laurak Bateko dantzariak oholtzan; Arku Dantza eta Zuberoako Maskarada Euskaltzaleak-eko Elkarlaneanen eskutik; eta Laurak Bateko postuan Jesusa Ontziak
Ezkerretik eskuinera, oroigarriak eta Zirimiriko zeramikak Euskaltzaleak-en postuan, Laurak Bateko dantzariak oholtzan; Arku Dantza eta Zuberoako Maskarada Euskaltzaleak-eko Elkarlaneanen eskutik; eta Laurak Bateko postuan Jesusa Ontziak

 

 

Buenos Aires, Argentina. ‘Hiri bakarra, kultura ugari’ lelopean, hiriburu argentinarrak "Buenos Aires Celebra a las Colectividades" (Buenos Airesek Gizataldeak Ospagai) jaialdiaren edizio berri bat ospatu zuen joan den igandean, azaroaren 9an, 12etatik 18etara. Ohi denez, Avenida de Mayo etorbidea komunitate askoren topagune bilakatu zen; izan ere, 40 gizatalde baino gehiago izan ziren partaide euren gastronomia, artea eta kultura partekatzen. Ekitaldiak musika eta dantza emanaldi programa oparoa bildu zuen bi agertokitan, eta standetan artisautza, jateko eta edateko tradizionalak eta herrialde ordezkatuen emblemak erakutsi ziren. Euskal komunitateak ere bat egin zuen hitzorduarekin, Laurak Bat eta Euskaltzaleak euskal etxeen partaidetza medio.

Eguraldia lagun, arratsaldea eguzkitsua eta oso atsegina izan zen, aproposa, Mayo Etorbidea 9 de Juliotik Bolivar kaleraino standak ikusmiratuz pasatzeko. Bi euskal elkarte partaideek euren postuak jarri eta bisitarien galderei erantzun zizkieten eta material zein oroigarri alegorikoak eskaini zituzten. Laurak Bateko standean Jesusa Ontziak-eko artisau piezak zeuden. Euskaltzaleak-ekoan, berriz, Zirimiriren zeramika lanak, elastikoak, giltzariak, txapelak, zapiak eta pinak zeuden salgai.

 
Euskal Gizataldearen ordezkari, Laurak Bat Euskal Etxeko lehendakari Arantxa Goikoak eta Euskaltzaleak elkarteko Carlos Bordagaray-k  Bolivar kaleko oholtzako ekitaldi ofizialean hartu zuten parte

Jarduera eszenikoen alorrean, Laurak Bat Euskal Etxeko dantzari taldea Bolivar kaleko agertokian aritu zen eta 'San Migel' eta 'Arku Dantza' dantzatu zituen. Euskaltzaleak-eko Elkarlanean taldeko dantzariek, aldiz, Zuberoako Maskarada eskaini zuten Tacuarí kaleko agertokian. Euren partaidetza aktiboarekin, Laurak Bat-ek zein Euskaltzaleak-ek euskal kulturaren enbaxadore gisa duten zeregina berretsi zuten hiriburu argentinarrean.

 

Dokumentuaren akzioak