Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Haritz Euskal Dantzari Taldearen 50. urteurreneko argazki erakusketa zabalduko dute hilaren 8an

Dokumentuaren akzioak

Haritz Euskal Dantzari Taldearen 50. urteurreneko argazki erakusketa zabalduko dute hilaren 8an

Komunikabidea
Barren
Tokia
Elgoibar
Mota
Albistea
Data
2023/09/06
Lotura
Barren

2023 09 06 haritz EDT arg erakusketa

Haritz Euskal Dantzari Taldeak 50 urte bete ditu aurten, eta urteurrenaren harira hainbat ekintza burutzen ari dira urte osoan zehar. Egitarauaren barruan argazki erakusketa inauguratuko dute barikuan.

Kultur Etxeko erakusketa gelan egongo da ikusgai erakusketa eta 18:00etan inauguratuko dute barikuan. Inaugurazio ekitaldian erraldoiek ere hartuko dute parte, eta urteurreneko materiala jarriko dute salgai Kultur Etxe kanpoan.
Erakusketa honekin taldearen 50 urteko ibilbidearen errepasoa egingo dute argazki eta bideoen bidez, baina argazkirik zaharrenak ez dira 1973koak izango… XX. mende hasierakoak baizik. Elgoibarko euskal dantzako emanaldi baten argazkirik zaharrena ere ipiniko baitute erakusketan, baina ez dute argitu ze urtetakoa den. Jakin nahi duenak Kultur Etxera gerturatu beharko du. Irudiez gainera, emanaldietan erabili izan dituzten jantziak eta materialak ere jarriko dituzte ikusgai.
Hilaren 17ra arte egongo da ikusgai, astelehenetik zapatura, 18:30etik 20:30 arte.

2023 09 06 haritz EDT arg erakusketa kartela

Dokumentuaren akzioak