Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Goazen eleberri bat dantzatzera!

Dokumentuaren akzioak

Goazen eleberri bat dantzatzera!

Larunbat honetan, iluntzeko 20:00etan, taularatuko da Martin Zalakain obra berezia Andoaingo Bastero Kulturgunean. Juan Antonio Urbeltzek zuzendutako Argia konpainiaren ikuskizun berri honek abiapuntutzat hartzen du euskal literaturako klasiko handienetako bat, Pio Barojaren Zalacaín el aventurero eleberria.
Komunikabidea
Info 7
Mota
Elkarrizketa
Data
2018/10/17
Lotura
Info 7

Dantzariak eta musikariak eskuz esku ari dira Ander Lipus eta Harkaitz Canorekin, literatura eta antzerkia txirikordatuz estilo aurreklasikoko dantza-molde batekin, beste irakurketa bat egin nahirik gure  herri kulturaren diziplina horretaz. Dantza, jolasa, musika, abestia… adierazpide guztiak uztarturik agertzen dituen ikuskizuna.

Zalakain

Urbeltz, Martin Zalakain ikuskizunaren entsegu batean. (Jaizki FONTANEDA / ARGAZKI PRESS)

Dokumentuaren akzioak