Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka «Generoaren gaia oso presente daukat eta min handia ematen dit neska-mutil banaketa ikusteak»

Dokumentuaren akzioak

«Generoaren gaia oso presente daukat eta min handia ematen dit neska-mutil banaketa ikusteak»

«Sua piztu, erromeria bat egin eta haizeak eramana nazala nahi duen tokira». Horrela irudikatzen du Ioritz Galarraga Capdequi dantzariak bere hileta; horixe izan baita egin diogun lehenengo galdera. Bere ibilbidea ikusita, bagenekien dantzak protagonismoa izango zuela hileta hipotetiko horretan.
Egilea
Bigarren Kafea
Komunikabidea
Naiz Irratia
Mota
Albistea
Data
2025/11/07
Lotura
Naiz Irratia

[BIDEOA]

Ioritz Galarraga dantzaria
Ioritz Galarraga dantzaria (Bigarren Kafea)

Ioritz Galarraga Capdequi dantzari amasarrak beti izan du dantza aldamenean, aita Oinkari dantza taldeko lehen belaunaldietako kide zen, amaren aldeko amona ere Lesakan dantzari aritzen zen eta arrebak dantza eskoletan ikasitakoa etxean entseatzen aritzen ziren anaia-arrebak elkarrekin. Beraz, ez da harritzekoa, 10-11 urte zituela euskal dantzan hasi izana. Oinkari dantza taldea izan zen. «Oinkarin dantza egin dugun dantzarietatik, dexente gara orain profesionalak» esan digu. 

Dantzan jarraitu zuen eta horrela, 15 urterekin Aukeran dantza taldean sartu zen eta ordutik konpainiaren lan askotan parte hartu du. Ingenieritza ikasketak ere burutu ditu, eta irakasle lanetan ari zela animatu zen azkenean Dantzaz konpainiako probak egitera. 25 urte zituen eta beraz, azken aukera izan zitekeen, adin muga baitu konpainiak. Probak egin eta lehen aldiz dantzari profesional gisa aritzeko aukera suertatu eta irakasle lana uztea erabaki zuen. «Familiak asko lagundu dit, lehenengo urteak nahiko prekarioak izan zirelako» aitortu digu. 

«Egunero zortzi orduz gelditu gabe, erokeria bat da» esan digu dantzariak. Prozesu hori amaitu zuen eta bere bideari ekin zion. «Dantza irakasle ez nintzela izango esan nuen, eta hurrengo egunean horretarako deitu zidaten» kontatu digu barre artean.

Ondoren iritsi zen Bilaka kolektiboa. «Neurria hartzen ari gara, eta emanaldi berrian dantzari eta musikariak elkarrekin lanean ari gara, batera aurrera egiteko». Ez da beti horrela izan, «egin izan dugu dantza sortu musika entzun gabe». 

Kosta zaigu hitzordua jartzea, baina lortu dugu eta luze eta zabal aritu gara Ioritz Galarraga Capdequi dantzariarekin Bigarren Kafean. 

Dokumentuaren akzioak