Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gazteen Mailako Aurresku Txapelketa Nagusian hartu dute parte Nerea Galindok eta Malen Galarragak

Dokumentuaren akzioak

Gazteen Mailako Aurresku Txapelketa Nagusian hartu dute parte Nerea Galindok eta Malen Galarragak

Komunikabidea
Barren
Mota
Albistea
Data
2020/12/09
Lotura
Barren

2020 12 09 aurresku errenteria

2019-2020 Aurresku ligan puntu gehien eskuratu dituzten hamabi dantzariak lehiatu ziren, joan den abenduaren 6an, Gazte Mailako II. Aurresku Txapelketa Nagusian -Gipuzkoar erara-. Inazio Bereziartua Musika eta Dantza eskolako bi dantzarik lortu zuten finalerako txartela.

Nerea Galindo eta Malen Galarraga B Kategorian lehiatu ziren, 2007-2009 urteen atean jaiotako dantzariekin batera. Maddi Davila villabonarra gailendu zen Niessen Kulturgunean, aretoa beteta, jokatu zen txapelketan. Neurriak hartuta eta osasun eta segurtasun baldintza denak "zorrotz" errespetatuta gauzak egiten jarraitzea dagoela eta kulturak aurrera egin behar duela nabarmendu dute txapelketako antolatzaileek. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak, Erein Elkarteak eta Sustraiak Dantza Taldeak, Errenteriako eta Legazpiko udalen laguntzarekin, antolatu dute Gazte Mailako II. Aurresku Txapelketa Nagusia. Inazio Bereziartua eskolako arduradunak ere pozik daude dantzari elgoibartarrek oholtza gainean erakutsi zutenarekin, euren maila eman zutelako. 

Datorren zapatuan, abenduaren 12an, D kategoriako (2005 eta 2006 urteetan jaiotakoak) txapelketa jokatuko dute Legazpiko Latxartegi Aretoan (16:30). Elgoibarko lau dantzari daude Legazpian dantza egiteko sailkatuta dauden hamabi dantzarien atean: Aimar Almortza, Markel Goenaga, Eneko Etxaniz eta Jon Etxeberria; nahiz eta azken honek ezin izango duen joan.

2020 12 06 aurresku gazte maila errenteria arazkilaria CARRERA

                                                          Errenterian jokatutako Gazte Mailako Aurresku Txapelketa Nagusiko irudi bat. Argazkia: CARRERA

Dokumentuaren akzioak