Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Galdakaoko Andra Mari taldea, "EITB Kultura Gaua"n protagonista

Dokumentuaren akzioak

Galdakaoko Andra Mari taldea, "EITB Kultura Gaua"n protagonista

Euskal dantza taldearen historian zehar murgilduko da saioa taldeko kideen eskutik.

Egilea
A.H.
Komunikabidea
eitb.com
Mota
Albistea
Data
2010/02/04

Sortzaileen belaunaldiak berehala bat egin zuen garai hartan antzeko lanetan zebiltzan Juan Antonio Urbeltz Argia dantza taldeko zuzendariarekin eta Jose Angel Irigarairekin. Hauekin batera folklorea ikertzen eta galduta edo galtzear zeuden dantzak eskuratu eta bizi berritzen saiatu ziren urteetan zehar.

Horren adibidea, taldeak Altsasun egindako lana izango litzateke. Izan ere, Altsasun ez  zen azkeneko 60 urtetan inauteririk ospatzen eta Andra Mari dantza taldeak, ikerketa luze baten ondoren eta urte batzuetan ikuskizunak antolatu eta gero, Sakanako herriak ospakizuna bereganatzea lortu zuten.

Mikel Gotilla, Mikel Zamalloa eta taldeko sortzailetako bat izandako Kepa Artetxek izango dira "EITB Kultura Gaua" saioan Galdakaoko taldearen 55 urteko historian zehar gidatuko gaituztenak.

"EITB Kultura Gaua" ostiral honetan dago ikusgai gaueko 22:00etan ETB-3n eta igandean 23:30ak aldera ETB-1en.

Dokumentuaren akzioak