Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gaizka Morales Richard elgetarra dantzari profesionala izango da

Dokumentuaren akzioak

Gaizka Morales Richard elgetarra dantzari profesionala izango da

Urrats garrantzitsua egin du 21 urterekin eta irailetik aurrera Bartzelonako ITDansa konpainiarekin hasiko da.

Hiru urtean egin du lau ikasturteko dantza formakuntza Madrilen, eta ekainaren 30ean graduatuko da. Bide onetik doa elgetarra eta graduatzearekin batera iritsi zaio lehen lan-kontratu garrantzitsua. Maiatzean lau probako audizio bat egin zuen Bartzelonako Institut del Teatre-ko gazte konpainiarendako. "Mundu osoko 200 pertsona aurkeztu ginen eta ez nuen finalean sartzeko probak gainditzerik espero. Hamabi finalistetako bat nintzela jakiterakoan, ordea, agian posible zela pentsatu nuen, eta hiru neska eta bi mutil sartu gara konpainian", esan du elgetarrak.
Egilea
Larraitz Zeberio
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Elgeta
Mota
Albistea
Data
2018/06/22
Lotura
Goiena

Dantzari gazteendako konpainia dela azaldu du: "17 eta 23 urte bitartekoa izan behar duzu eta graduondo moduko bat da, baina bi urteko kontratuarekin eta Europa osoko bira batean parte hartzeko aukerarekin. Koreografo handien errepertorioak landuko ditugu eta asko ikasiko dudalakoan nago. Nire ustez, garrantzitsua izango da baita ere zuzeneko emanaldietan esperientzia hartzeko".

Ikus-entzunezkoa

Berriki egindako When life meets dance izeneko ikus-entzunezkoan ikus daiteke Gaizka Morales Richard-ek hartu duen maila. Ursula Mercado Campos-ekin batera egiten du dantza lau minutu pasatxoko lan honetan. Javier Gonzalez kameralariak egindako bideoa da. Iturria: JavierGonzalezVlogs.

Dokumentuaren akzioak