Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ez da egongo San Juan bezperako ospakizunik

Dokumentuaren akzioak

Ez da egongo San Juan bezperako ospakizunik

Urdiaingo kantaia eta 'Soka-Dantza' ekainaren 23an sare sozialetan eta Herri Bizian ikus ahalko dira
Egilea
A. M.
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Errenteria
Mota
Albistea
Data
2020/06/21
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

Une honetan beharrezkoak diren segurtasun eta distantzia neurriak ziurtatzea ezinezkoa denez, aurten bertan behera geratu dira San Juan bezperako ospakizunak Errenteriako Herriko Enparantzan: Errenteria Musikaleko ikasleen aurreskua, kalejira Erein-tzako txistulariekin, Soka-Dantza eta San Juan sua.

Gainera, aurtengoa urte berezia izan behar zuen Iraultza dantza taldearentzat, Urdiaingo erritoa Errenteriako Herriko Enparantzan egiten hasi zirela 25. urteurrena betetzen baita. Alabaina, COVID-19ak eraginda, ezinezkoa izango da ekainaren 23an gaueko 22.00etan udaletxe aurrean San Juan bezperari hasiera ematen dion kantaia egitea. "Ezinezkoa zaigu elkarri eskuak emanda borobila osatzea, ezinezkoa maskara jantzita kanta entzutea, eta honi guztiari gehitzen zaio plazara etor litekeen jendearen osasuna arriskuan jartzea distantzia errespetatu ezinagatik. Horregatik, Iraultza dantza taldeak bertan behera utzi du aurtengo Urdiaingo kantaia", jakitera eman dute dantza taldetik.

Hori bai, teknologia berriak lagunduta, ekainaren 23an, Iraultza dan-tza taldeak iazko kantaiaren bideoa eta aurreko urteetako argazkiak zabalduko ditu sareetan eta Erein-tza dantza taldeak Soka-Dantza sinbolikoki irudikatuz sortu duen bideo bat ikusi ahal izango da Herri Bizian. Esteka eta gainerako xehetasunak datorren astean jakinaraziko dira.

Oiartzun Duela egun batzuk, Oiar-tzungo Udalak San Juan suak antolatzeko baimenak aurkezteko epea zabaldu zuen, baina aditzera eman duenez, "jasotako eskaerak aztertuta, eremu publikoan jende pilaketak ekiditeko helburuarekin baimena ez ematea erabaki da".

Dokumentuaren akzioak