Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal Herriko 41. Dantza Txapelketa larunbatean jokatuko da, Seguran

Dokumentuaren akzioak

Euskal Herriko 41. Dantza Txapelketa larunbatean jokatuko da, Seguran

Guztira 13 bikote ariko dira lehian

Euskal Herriko Dantza Txapelketaren 41. edizioa larunbatean jokatuko da, urriaren 21ean, Seguran (Gipuzkoa). Guztira 13 bikote ariko dira lehian Baratze pilotalekuan, arratsaldeko 18:00etan: Gipuzkoako hamar, Arabako bi eta Iparraldeko bat.
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2017/10/20
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

Asteazken honetan egin da dantza txapelketaren aurkezpena. Bertan  egon dira Eñaut Telleria Segurako alkatea, Mari Jose Telleria  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Saileko zuzendaria eta Estibalitz  Iturria Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko idazkaria, besteak  beste. 

Zortzi bueltako fandangoa txistuz (Isilkara txistulari taldearen  musikarekin) eta arin-arina trikitiaz (Estanga anai-arrebak  trikitilarien piezarekin) dantzatu beharko dituzte dantzariek. 

Epaimahaia Euskal Dantzarien Biltzarreko bost adituk osatuko dute:  Arantxa Garin, Josu Ibarra, Antton Mendizabal, Nerea Vesga eta Ander  Garitaonaindiak. Janzkera epaileak, berriz, Ainhoa Mendiburu eta  German Nestares izango dira. 

Imanol Artolak eta Izaro Iraetak aurkeztuko dute txapelketa aurten  ere. Juan Mari Sorazuk dantza adituaren laguntza izango dute.  Epaimahaiak erabakia eztabaidatzen duen bitartean, Tio Teronen Semeak  dantza taldearen emanaldia izango da.

Euskal dantza tradizionala eta  umorea uztartzen duen saioa eskainiko dute. Hainbat jatorri  desberdineko dantzariak biltzen ditu taldeak, eta guztiek bi gauza  dituzte komunean: dantzatzeko pasioa eta umore paregabea. 

Iaz bezala, Euskal Herriko Dantza Txapelketaren atariko, II.  Dantza Eguna izango da Seguran. Egun osoan zehar, herrian dantza  egiteko aukera izango dute nahi duten guztiek. Orobat, aurten  paisaiaren inguruan antolatu diren Ondarearen Europako Jardunaldien  baitan, bisita gidatuak izango dira larunbatean Seguran. 

Danzas vascas en Amurrio.

Danzas vascas. (Foto: A.O.)

Dokumentuaren akzioak