Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal dantzak eta sevillanak, Ormazarreta zalditegiaren erakustaldiko izarrak

Dokumentuaren akzioak

Euskal dantzak eta sevillanak, Ormazarreta zalditegiaren erakustaldiko izarrak

Ezpata-dantza eta zinta-dantza interpretatu zituzten. Publiko asko elkartu zen Kale Nagusian.
Egilea
Tere Madinabeitia
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Tokia
Legazpi
Mota
Albistea
Data
2023/05/04
Lotura
Goierriko Hitza
Mariano Fernandez, zaldia eta Agurtzane Gabiria ezpata-dantza dantzatzen. ARGAZKIAK: Ormazarreta zalditegia eta Cristina Limia

Zaldiek ere dantza egiten badakitela erakutsi zuten atzo Legazpin, Ormazarreta zalditegiko erakustaldian. Kale Nagusia jendez gainezka egon zen, eta ikuskizun paregabeaz gozatu zuen publikoak.

Ohiko doma ariketekin batera, Ormazarretako zaldiek eta zaldunek hainbat dantza eskaini zituzten, eta ikusgarriena Sustraiak taldeko Agurtzane Gabiria dantzariarekin batera interpretatu zuten Legazpiko ezpata-dantza izan zen, Mariano Fernandez zaldi gainean zela. Zinta-dantza ere egin zuten. Bestetik, Jose Mari Orbegozoren Beasaingo eskolako irakasle den Lidia de Lorenzok sevillanak dantzatu zituen Jon Fernandez Lasaren zaldiarekin.

Dokumentuaren akzioak