Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Erraldoien barrura sartu eta dantzan jartzeko aukera izan dute herritarrek

Dokumentuaren akzioak

Erraldoien barrura sartu eta dantzan jartzeko aukera izan dute herritarrek

Egilea
Gorka Eizagirre - Aiora Larrañaga
Komunikabidea
Karkara
Tokia
Orio
Mota
Albistea
Data
2023/10/12
Lotura
Karkara

Ostiralean, Mutiozabal Festako irekiera ekitaldian, herritarrek aukera izan zuten erraldoiak dantzan jartzeko.

Mutiozabal Festaren irekiera ekitaldian, Pellok eta Nikolasak parte hartu zuten txarangarekin batera. Herriko erraldoiak kultur etxetik ateratzen diren bakoitzean ikusmina sortu ohi dute txikienen artean, eta ostiralean ere ez zen gutxiagorako izan, haur eta guraso mordoa bildu baitzen erraldoiekin eta txarangarekin kalejiran.

Konpartsako kideak taldea osatzeko jende bila dabiltza; hala, hitzordua aprobetxatu zuten eta herritarrei erraldoiak dantzak jartzeko aukera eman zieten plazan. Lander Sarasola eta Jon Itxaso konpartsako kideak aritu ziren erraldoiak nola eraman behar diren azaltzen bertaratu zirenei.

Dokumentuaren akzioak