Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka «Emozio handiz bizi dut haurrak plazara irteten diren momentua»

Dokumentuaren akzioak

«Emozio handiz bizi dut haurrak plazara irteten diren momentua»

Itsaso_VazquezItsaso Vazquezek (Zumarraga, 1999) hamahiru urte daramatza Zumarraga Urretxuko Irrintzi dantza taldean. Orain hiru urtetik sei eta zazpi urte arteko haurrei dantza irakasten ere badabil. Dantzaren alderdi honek, esperientzia berriak bizitzeko aukera eman dio, besteak beste.
Komunikabidea
Goiberri
Mota
Elkarrizketa
Data
2016/10/27
Lotura
Goiberri

Noiz hasi zinen Irrintzi taldean dantzan?
Lau bat urte izango nituen hasi nintzenean. Beti gustatu izan zait dantzaren mundua eta nire lagunik onenak eta biok elkarrekin eman genuen izena.

Zein dantza ikasi zenituen lehenengo?
Korroak, txulalai, zapatari, san petrike… Horiek dira hasiera-hasieran ikasten direnak. Gero etorri ziren arrantzale, zinta dantza, sagar dantza eta horrelakoak.

Orain hiru urte hasi zinen haurrei dantzak irakasten. Nolatan?
Taldean irakasle baten beharra zegoela esan ziguten eta izena eman nuen, gogotsu nengoelako. Zozketa bat egin zen eta hasieran ez zitzaidan niri tokatu. Gutxira, beste talde bat sortu zen ordea, nire burua eskaini nuen eta hala hasi nintzen.

Zein adin tarteko haurrekin zabiltza?
Sei eta zazpi urte arteko haurrak ditut taldean, guztira 12 bat lagun. Lau urte zituztenean hasi nintzen beraiekin, eta ordutik talde berarekin nabil.

Zaila al da haurrei dantzak irakastea?
Hasieran pixka bat kostatzen da, baina denborarekin moldatuz joan naiz. Jokoen bitartez irakasten diegu dantzan haur txikienei, diziplina gehiegirik gabe. Modu honetara gauzak askoz ere errazagoak dira.

Zer sentitzen duzu haurrak plazara irteten direnean?
Emozio handiarekin bizitzen dut. Zuk irakatsitako hori jende aurrean erakusten ari direla ikusteak asebetetze handia ematen du. Irakasle izate honek aurretik dantzak eman ez dizkidan sentipenak bizitzeko aukera eskaini dit.

Nola ikusten duzu etorkizuna?
Haur askok ematen dute izena lau urterekin, baina handitzen doazen heinean askok utzi egiten dute. Gaztetxoen artean daukagu hutsunerik handiena.

http://goiberri.eus/wp-content/uploads/2016/10/Itsaso_Vazquez.jpg

Dokumentuaren akzioak