Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Emakumezkoek Dantzari Dantza egingo dute Urrijenan, aurten lehenengo biderrez

Dokumentuaren akzioak

Emakumezkoek Dantzari Dantza egingo dute Urrijenan, aurten lehenengo biderrez

Urrijena, herriko dantzarien jai egun handia ospatuko dute, zapatuan, Iurretan. Aurten, gainera, zuriz jantzita irtengo dira emakumeak plazara, Dantzari Dantza egiteko. 2014an parte hartu zuten lehenengoz emakumeek Urrijenan, gorulari dantzekin.
Egilea
Aitziber Basauri
Komunikabidea
Anboto
Mota
Albistea
Data
2019/10/08
Lotura
Anboto

Emakumezkoek Dantzari Dantza egingo dute Urrijenan, aurten lehenengo biderrez

Orain, pauso bat gehiago eman dute jaialdi "parekide, bizi eta herrikoiagoa" lortzeko bidean. Bost urteotan emakumeek egindako aurrerapausoak "naturaltasun osoz" eman dira jaietan, eta pauso horiei naturalki jarraitzea baino ez du egin Urrijenako batzordeak.

Belakortu zerretegiko aparkalekuan argazkiak egingo dituzte, 09:15ean, eta, 10:15ean, kalejira hasiko da. Dantzari Dantza eta Gorulari Dantza egingo ditutzte 11:00etako meza amaituta, eta, 65 urtetik gorako dantzariak omenduko dituzte. Andra eta gizonen Soka Dantza egingo dira gero. Bazkaria eta erromeria ere antolatu dira.

Dokumentuaren akzioak