Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ekimen solidarioak eta dantzak, bere helburuei eusteko Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxearen bi bide

Dokumentuaren akzioak

Ekimen solidarioak eta dantzak, bere helburuei eusteko Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxearen bi bide

Argentinan Euskal Herriaren ordezkaritza eroateko era asko daude. Buenos Aires probintziako Lagun Onak-ek bere komunitatearengana iristeko bi bide polit hautatu ditu. Batetik, elkartasun proiektuak garatuz ‘Ayudanos a crecer’ izeneko Jantokia babesten. Bertan, behar handietan bizi diren ehun bat neska-mutil elkartzen dira egunero oinarrizko otorduak egiteko. Euskal Etxeak jostailu bilketa eta afari bat antolatu zituen abuztuan jantokiko umeentzat. Izan ere, hilero Euskal Etxeko lan talde batek janaria prestatzen du eta Jantokiko instalazioetan zerbitzatzen.
Komunikabidea
Euskalkultura
Tokia
Pergamino, Argentina
Mota
Albistea
Data
2019/10/01
Lotura
Euskalkultura

Bestalde, euskal kulturak presentzia nabarmena izan zuen Pergaminora iritsitako Buenos Aires probintziako Trailer Turistikoan. EEko Goizeko Izarra taldeko dantzari helduk eta ertainek dantza bana taularatu zuten eta, stand gastronomikoan, euskal sukaldariak etxeko txistorrarekin luzitu ziren. Argazkiak, hemen.

Irailean, berriz, Immigrantearen omenezko zeremonian parte hartzeko,  9 de Julio Plazan bildu ziren Euskal Etxeko lagunak dantza ikuskizuna eskaini eta danborrada jotzeko. Ikurrina ere zabaldu zuten Etorkinen omenezko monumentuaren aurrean.

Lagun Onak-eko dantzariak Buenos Aires probintziako Trailer Turistikoan

Lagun Onak-eko dantzariak Buenos Aires probintziako Trailer Turistikoan

Dokumentuaren akzioak