Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Eguren orkestra, jubilatuen dantza laguna

Dokumentuaren akzioak

Eguren orkestra, jubilatuen dantza laguna

Hilaren 26ko jubilatuen bazkarian joko dute, kiroldegian

Pedro Sodupe Gelatxo (Agarre baserria, Elgoibar, 1928-2007) soinu jotzailea gaixotu zen urtean sortu zuten Eguren orkestra, urteetan harekin plazaz plaza, erromeriaz erromeria, ibilitako Enrike Eguren saxofoi jotzaileak eta Jose Perez Cortes bateria jotzaileak. Makina bat ibili egindakoak ziren biak ere, baina soinu jotzailerik gabe nekez osatu zitekeela taldea eta Angel Perez Sarasketa lagun eibartarra gonbidatu zuten taldera [soinua joten du]. Hamar bat urte joan dira ordutik, baina lehenengo urteko ilusio berarekin jarraitzen du hirukote honek. Irailetik maitza arte, domekero joten dute Elgoibarren, Ju- bilatuen Egoitzan, eta sanbartolomeetan ere, haien egunean (hilak 26) joko dute, kiroldegian egin ohi den jubilatuen bazka rian.
Komunikabidea
Barren
Tokia
Elgoibar
Mota
Erreportajea
Data
2012/08/23

Habanerak, zortzikoak, tangoak, balsak,kunbiak, merengeak, guajirak, pasodobleak,cha-cha-cha eta saltsak... 400 piezatik gora-ko errepertorioa dute, eta 50 urtetik gorakoeskarmentua plazan. Abilak dira jendea dan-tzan jartzen, nahiz eta aitortzen duten lehen-go aldean orain asko kostatzen zaiola jende-ari dantzan hastea. “Aire librean, behintzat,ez dago lehengo konturik. Hori bai, jubilatue-tan demaseko dantzak egiten dituzte orainere”, adierazi du horren harira Enrike Egure-nek. Horrenbeste urtean plazaz plaza ibilita,errezeta ere topatu dute. “bazkalostean, ha-banerak eta zortzikoak jotzen ditugu lehe-nengo, jendea kantuan jartzeko. Kantuanhasi eta berehala berotzen dira, eta gerodantzarako piezak joten ditugu, berriro hoztuaurretik”, azaldu du Angel Perezek.

Erromerien gainbehera

Erromeriak asko jaitsi direla esan dute biek, aho batez, eta hein handi batean, diskoteken eta DJen zabalkundeari bota diote errua. Gelatxoren urte onetan, urtean 120 saio baino gehiago lotzen zituztela esan du Egurenek, eta udalerri askotan jaiek irauten zuten denbora osorako kontratatzen zituztela. “Etxarri-Aranatzera, esate baterako, zortzi egunerako maleta hartuta joaten nintzen ni. Berdin Amezketara ere, 40 bat urtean. Neu joaten nintzen hemendik, saxofoiarekin, eta herriko bertako soinu jotzaileekin joten nuen”, gogoratu du Egurenek. Lastur auzoan (Itziar) eta Arruan ere (Zestoa), makina bat urtean jotakoa da Enrike: “Ez dago han nik ezagutuko ez dudanik”. Eta ezagun du hori, iaz autoa konpontzera joan zenean gertatu zitzaiona ikusita: “Joan nintzen Azpeitira garajera, eta zein nintzen ikusi ninduenean, ez zidala kobratuko ez zidan esan ba! Ez nuela ordaindu beharrik, emaztea eta biak gure erromeria batean ezagutu zutelako elkar!”. baietz dio buruarekin Angelek, halakoak sarri ikusitakoa dela adierazi nahian. “Zenbat bikote ikusi ote ditugu sortzen! Eta gaur ere bai, e! Ez ezazu pentsa hori lehengo kontua zenik bakarrik. Gaur ere bikote asko sortzen dira Jubilatuen Egoitzan, zuk uste baino gehiago”, dio.

Garai bateko kontuak ekarri dituzte gogora. Aiastian egunero izaten zen erromeria, eta hango kontuak ondo baino hobeto dakizki Angelek. Aiastiako erromerian ez zen dantzan egiten ez zuenik. Gogoan dauka behin mila lagun jarri zituztela dantzan. Halaxe, jakinarazi ei zion orain gutxi sasoi hartan kobroak egiten jarduten zuen gizonezko batek. Izan ere, garai hartan ordaindu egiten zen erromerietan dantza egiteagatik. “Gizonezkoei kobratzen zitzaien. Emakumeek libre zuten”, zehaztu du. Hemen bueltan, lastur, Aiastia, eta Usartzako (Eibar) erromeriek entzute handia zutela gaineratu du, horren harira. Estatu batuetako presidente John Fitzgerald Kennedy tiroz hil zuten egunean (1963 azaroaren 22an) ere, Santa Zezilia egun batez, hamazazpi soinu jotzaile elkartu ziren Usartzako erromerian, eta “dozenaka eta dozenaka dantzari”.

Gogoan iltzatuta dauka orduko irudia Angelek. “Hura zen gozamena!”. Musikariarentzako ere handia baita plaza dantzan ikustea. “Euskaldunak hotzak garela esaten da, baina ez. Euskalduna dantza zalea da. Hastea kostatzen zaio, baina musikarien lana da haiek giroan sartzea”, nabarmendu du. Horretarako badira bi pieza hutsik egiten ez dutenak, Angelen esanetan: Michel Teloren Ai se eu te pego kantuaren bertsioa da horietako bat, eta Halisco bestea. Eta sanbartolomeetan ere joko dituzte, jakina.

Dokumentuaren akzioak