Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dotore jantzi da Lekeitio San Pedroren omenez

Dokumentuaren akzioak

Dotore jantzi da Lekeitio San Pedroren omenez

San Pedroren irudiagaz apaindutako oihal zuriak zabaldu dituzte gaur [ekainak 29], lekeitiarrek, herriko balkoi eta leihoetan, San Pedroren omenez, eta udaletxeko balkoia ere dotore jantzi dute jaietako egun nagusirako. Urtero modura ohiturazko dantza eta prozesioak izan dira nagusi, eta beti bezala herritar zein kanpotar ugari batu dira gaur eguerdian, portuan eta plazan, bat bera ere ez galtzeko.
Egilea
Eider Mugartegi
Komunikabidea
Lea Artibai eta Mutrikuko Hitza
Mota
Albistea
Data
2016/06/29
Lotura
Lea Artibai eta Mutrikuko Hitza

Goizean goizetik hasi ziren ohitura zaharrak. Izan ere, dei eittekuekin esnatu dira lekeitiarrak. Aspaldi, etxerik etxe eta atez ate joaten zen arrantzaleak esnatzeko bakoitzaren izena abesti baten bidez ozen esanez, eta gaur oroitu zuten usadio hori. «Jaingoikoaren izenean esnatzeko» eskatu dute kalerik kale.

Lekitto Musika Bandak lagundu ditu udal ordezkari eta Kofradiako arduradunak gaur goizean mezatara, eta urtero legez, amaitutakoan, kalera atera dute San Pedroren irudia, elizatik porturaino prozesioan eramateko.

Portuko santuaren aurrekaldea jendez beteta egon da Kilin-Kalakoa ikusteko eta «aieneka» erantzun diote uretara jaurtitzeko itxurari.

San Pedropean, dantzatu du hasteko, Kaxarranka, Asier Uskolak, eta kofradia aurrean eta plazan ere eskaini du aintzinako dantza ikusgarria pausu bat ere galdu barik.

Uskola, baina, ez da izan gaurko dantzari bakarra. Lekeitioko Etorkizuna dantza taldeko andrazkoek aurreskua dantzatu dute plazan, hainbat gizonezko bertara aterata.

Egun nagusia joan bada ere, domekara arte jarraituko dute jaiek. San Pedro Txiki izango da bihar [ekainak 30], eta San Pedro baltza barikuan [uztailak 1].

[EGITARAUA]

LEKEITIOKO SAN PEDRO JAIAK 2016LEKEITIOKO SAN PEDRO JAIAK 2016LEKEITIOKO SAN PEDRO JAIAK 2016LEKEITIOKO SAN PEDRO JAIAK 2016LEKEITIOKO SAN PEDRO JAIAK 2016LEKEITIOKO SAN PEDRO JAIAK 2016LEKEITIOKO SAN PEDRO JAIAK 2016LEKEITIOKO SAN PEDRO JAIAK 2016LEKEITIOKO SAN PEDRO JAIAK 2016LEKEITIOKO SAN PEDRO JAIAK 2016LEKEITIOKO SAN PEDRO JAIAK 2016LEKEITIOKO SAN PEDRO JAIAK 2016

Dokumentuaren akzioak