Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dibertimendu arrakastatsua egin dute Añorgan

Dokumentuaren akzioak

Dibertimendu arrakastatsua egin dute Añorgan

Egilea
Xalba Ramirez
Komunikabidea
Irutxuloko Hitza
Mota
Albistea
Data
2022/02/26
Lotura
Irutxuloko Hitza
Ikusmira handia zegoen Añorgako Dibertimenduarekin. Eta esperotakoa gaindituta, jendetza eta giro ederra batu dira Harrobiaren plazan, mozorroak, kokoak, zirtzilak, bertsolariak, turistak, dantzariak, txaranga herrikoiak eta txosna eta guzti. 300 bat lagun bildu dira dibertimenduarekin disfrutatzera.

Nafarroa Beherean duela hamar bat urte berreskuratzen hasi ziren libertimenduaren tradizioari jarraitu nahi izan diote auzoan, bertan dauden bertso eskola, dantza taldea eta antzerki uztartuz. Urtean zehar auzoan izandako arazoak eraman dituzte antzerkira, tonu kritiko eta satirikoan.

Gari Otamendi eta Beñat Gaztelumendi antolatzaileek dibertimenduaren nondik norakoak azaldu zizkioten hedabide honi azken Irutxuloko Hitzaren zenbakian. Nondik norakoak jakinak ziren arren, azken ordura arte ondo mantendu dute sekretuan gaur egingo zutena. Eta horregatik zegoen ikusmira handiagoa.

Bideo batean laburtu dugu gertatutakoa:

Antolatzaileak “oso pozik” daudela aitortu dute. Hori nahi zuten, jendeak ondo pasatzea, hurrengo urtean berriro antolatzeko.

 

Dokumentuaren akzioak