Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzez eta musikaz jantzitako Lorategieta

Dokumentuaren akzioak

Dantzez eta musikaz jantzitako Lorategieta

Gaur da Lorategietako jaietako egun handia, jendetza batu baita auzoan, lehenengo Elai-Alai dantza taldekoen ikuskizunean, eta gero, bazkari herrikoian.
Egilea
Ane Maruri Aransolo
Komunikabidea
Busturialdeko Hitza
Tokia
Gernika-Lumo
Mota
Albistea
Data
2023/05/01
Lotura
Busturialdeko Hitza

Gernika-Lumon Lorategieta izaten da jaiak ospatzen dituen lehen auzoa, eta giro ederrean igaro dituzte festak. Zapatuan hasi ziren jaiak, txupina jaurtita, eta hiru eguneko egitaraua izan dute aurretik. Gaur da jaietako egun handia,  jendetza batu baita auzoan, lehenengo Elai-Alai dantza taldekoen ikuskizunean, eta gero, bazkari herrikoian.

Ikasturtean ikasitakoak erakutsi dituzte dantzariek gaur, Gaztea Txistulari taldekoen musikari jarraituz eta denetariko dantzak eginez, eta txalo zaparrada jaso dute dantza bakoitzaren ostean. Herri bazkarian, berriz, paella dastatzeko aukera izan dute bertan bildu direnek.

Aurretik, baina, zapatuan 20:00etan bota zuten jaien hasierako txupina, eta ostean, Auzune tabernan elkartu ziren auzotaerrak, eurentzako prestatutako pintxoak dastatzeko.

Umeen txanda izan zen domekan, gaztetxoentzako jolasekin eta txokolate janagaz gozatzeko aukera izan baitzuten bertaratu zirenek. Umeen jarduerak amaitzerakoan, orkestra latindarrak animatu zituen auzokide eta lagunak.

 

Dokumentuaren akzioak