Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzari lezoarrak, Euskal Herriko beste txapel baten bila

Dokumentuaren akzioak

Dantzari lezoarrak, Euskal Herriko beste txapel baten bila

Bihar (hilak 18, larunbata) 49. Euskal Herriko Dantza Txapelketa izango da jokoan Seguran. Lezoarren partaidetza, handia.
Egilea
Urko Etxebeste Petrirena
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Lezo
Mota
Albistea
Data
2025/10/17
Lotura
Oarsoaldeko Hitza
Katerin Artola eta Iker Belintxon iazko irabazleak ez dira Seguran izango.

 

Dantzaren munduan, lehiaketei dagokienez behintzat, sona handiena duena Euskal Herriko Dantza Txapelketa da. Segurako Baratze pilotalekuan izango da jokoan, 49.enez, txapel hori bihar (larunbata). 18:00etan hasiko da sariketa, eta hamabi bikotek parte hartuko dute. Horien artetik, hiru Lezokoak: Ane Jaunarena-Endika Osa, Ihintza Erauskin-Mikel Esnaola, eta Maren Galvez-Gorka Granado (sopelaztarra da) izango da herriaren izena oholtzara eraman, eta txapelaren bila joango direnak. Txapela eskuratzeko hautagaien artean dira lezoarrak. Iazko (eta 2020ko) irabazleek, Katerin Artola oiartzuarrak eta Iker Belintxon lezoarrak, ez dute parte hartuko. Ezkerreko koadroan dago bikote guztien zerrenda.

Irabazle izateko hautagaien artean lezoarrak sartzea ez da ahoberokeriatan ibiltzea. Izan ere, 2023ko edizioa Maren Galvezek eta Gorka Granadok irabazi zuten, iazkoan bigarren izan zirelarik. Gainera, 2024koan, Ane Jaunarenak eta Endika Osak osatutako bikoak seigarren postua eskuratu zuen. Mikel Esnaola zortzigarren izan zen iaz, orduko hartan Ane Anuariz izan zuela bikote.

Larunbatean txapelketari 18:00etan emango diote hasiera Baratze pilotalekuan. Atsedenaldian, Oinkari dantza taldeak Errotan ikuskizuna eskainiko du. Txapelketa eitb.eus-en zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez. eta egun bereko gauean, 22:00etan eskainiko du txapelketa ETB1en.

Dokumentuaren akzioak