Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Dantzan’ filmaren emanaldia eta egileekin solasaldia, bihar

Dokumentuaren akzioak

'Dantzan’ filmaren emanaldia eta egileekin solasaldia, bihar

Dantza film musikala ikusteko parada izango da datozen egunetan Soreasu antzokian. Euskal Herrian ekoiztutako filma, Telmo Esnalek zuzendutakoa da, eta ostiralean izango da haren lehen emanaldia; saioa 21:00etan hasiko da, eta Esnal bera, Maria Fernande produktorea eta Juan Antonio Urbeltz koreografoa Soreasun izango dira, emanaldiaren ostean azalpenak emateko. Igandeko saioa 19:30ean izango da, eta astelehenekoa, ikusleen egunekoa, 21:00etan. Saioetarako sarrerak honako lotura honetan eskura daitezke.
Komunikabidea
Uztarria
Mota
Albistea
Data
2019/01/17
Lotura
Uztarria

2018an ekoiztutako filma da Dantza, eta 98 minutuko iraupena du. Adin guztietako ikusleei zuzendutako lana euskal folklorean oinarrituta dago, eta zinema aretoak betetzen ari da. Hitzik ez du ikus-entzunezkoak, baina irudi oso indartsuak ditu. Honako hau da filmaren laburpena: "Soroan egun gogor bat izan ondoren, ekaitza lehertzen da zeruan. Euri jasarekin batera, bizitza jaiotzen da lurrean. Fruitua hazi eta heldutzen da, izurriteen eraosari aurre egiten dio, eta bizitza dakarren sagardoa sortuko duen sagar bihurtzen da. Orduan uzta ospatzeko jaia iristsiko da, topa egin eta elkar maitatzekoa".

Dokumentuaren akzioak