Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzak protagonismo berezia izango du hil honetan Pasaian

Dokumentuaren akzioak

Dantzak protagonismo berezia izango du hil honetan Pasaian

Dantzari trebatuen artelanez gozatzeko aukera izango da hilabete honetan Pasaian. Hilaren 18an 12:30ean, Trintxerpeko gudarien plazan Itsaslapurrak ikuskizuna aurkeztuko du Haatik dantza taldeak.
Egilea
Olatz Mitxelena
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Mota
Albistea
Data
2016/09/02
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

Hilaren 25ean, berriz, Dantza Hirian ekitaldiaren 11. urteurrenaren barruan, Donibaneko Santiago plazan, 12:00etan Amaia Elizaranek Raw izeneko dantza saioa egingo du; ondoren, 12:30ean, San Pedroko ontziralekuan Haatik konpainiako zuzendari Aiert Beobideren 70+1 izeneko dantza ikuskizuna aurkeztuko dute. Bi emanaldietara iritsi ahal izateko txalupa erabiltzeko aukera eskainiko dute, doan.

http://oarsoaldea.hitza.eus/files/2016/09/Itsaslapurrak.jpg

Hilaren 18an estreinatuko dute Pasaian Haatik konpainiaren ‘Itsaslapurrak’ lana

Dokumentuaren akzioak