Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka «Dantzak bizipoza eta gorputzarekin adierazteko aukera eman dizkit»

Dokumentuaren akzioak

«Dantzak bizipoza eta gorputzarekin adierazteko aukera eman dizkit»

Izaskun Salazar (Beasain, 1972) 7 urte zituela hasi zen herriko Aurtzaka dantza taldean. Ordutik ez du eten taldearekiko harremana, eta gaur egun bertako lehendakaria da. Dantzak «bizipoza, lagunak eta gorputzarekin adierazteko aukera» ematen dizkiola dio. Are gehiago, bere bizitza ezin duela dantzarik gabe imajinatu adierazi du. Lanbidez irakaslea da, 18 urtez aritu da Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolan lanean. Orain, Beasaingo Andramendi ikastolan hasi du ikasturtea.
Komunikabidea
Goiberri
Mota
Elkarrizketa
Data
2017/10/20
Lotura
Goiberri

Zein zaletasun dituzu?
Dantza, bidaiatzea…

Liburu bat.
Las nueve revelaciones.

Musika talde bat.
Gatibu.

Abesti bat.
Ostatuko neskatxaren koplak.

Janari bat.
Kokotxak.

Edari bat.
Garagardoa.

Goierriko txoko bat.
Zerain.

Oporretarako leku bat.
Menorka.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Ikasle batek oparitu berri didan berak egindako paperezko kutxatxo zoragarri bat.

Amets bat.
Momentua bizi dut, ez dakit.

Zeri diozu beldurra?
Ez naiz batere beldurtia.

Zerk sortzen dizu irribarrea?
Beste baten irribarreak.

Gorroto duzuna.
Nire erabakietan zer egin behar dudan esatea.

Beasaingo alkate bazina?
Herria dantzan jarriko nuke.

Beasainen biziko ez bazina?
Edonon.

Izaskun_Salazar

Dokumentuaren akzioak