Zarautzen Kalerki jaialdia antolatu dute ekainaren 29tik uztailaren 4ra. Batez ere Euskal Herriko taldeak arituko dira egunotan, baina Burgosko talde bat eta Kataluniako beste bat ere Zarautzen izango dira..
Emanaldi guztiak Munoa plazan egingo dira, eta bertan mota guztietako ikusgarriak oholtzaratuko dituzte talde horiek. Hiru ikuskizun dantzari dagozkio, beste bi zirku ikuskizunak dira, eta bat, antzerkia euskaraz.
Diogun moduan gaur berton abiatuko da Kalerki jaialdia Berdinki taldeak egingo duen Mikra lanarekin. Bi zirku artista euskaldunek berdintatsunaren inguruan dituzten gogoeta eta kritikak plazaratuz akrobaziaren bitartez ikusleei gai horien inguruan zer pentsatua eman eta iruditegi berri bat garatzeko sortutako konpainia da.
Datozen egunotan ikusiko diren piezak honakoak dituzue: ekainak 30, Turistreatzen (Trapu zaharra); uztailak 1, Ulterior… bidaia (Tiritirantes); uztailak 2, Kirol legez / Fair play (Kukai dantza); uztailak 3, Gazte (Hika eta Oinkari); eta uztailak 4, Echoes (Cia. Moveo).
Ostiraleko eta larunbateko ikuskizunak 22:00etan izango dira eta gainontzekoak 20:00etan.
Datu guztiak hemen eskuratu ahal dituzue.