Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza urbanoak oinarri

Dokumentuaren akzioak

Dantza urbanoak oinarri

Komunikabidea
Nontzeberri
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2023/10/03
Lotura
Nontzeberri

Hasi berria da Bilboko Nazioarteko Dantza Jaialdiaren XXIV. edizioa, Bizkaiko hainbat agertokitan dantza garaikidearen hamar bat hitzordu handi programatu dituena. Zita garrantzitsu horietariko bat gaur berton, hilak 3, izango da Arte Ederren Bilboko Museoaren eraikin zaharreko atarian. Hor 2022ko Ojo Critico saria jaso duen Chey Jurado Extremadurako dantzariak Samsara interpretatuko du Javito Mariorekin batera. Ondoren, Ertzak Otempodiz aurkeztuko du. Asier Zabaleta koreografoak Mozambikeko bi dantzarirentzat, Fenias Nhumaio eta Deissane Machavarentzat, sortutako pieza da. Bi piezek dantza urbanoak dituzte oinarri.

Samsara piezan “gizakiak nortasuna galdu du bere baitatik kanpo aurkitu nahi duelako. Hortik sortzen da Samsara izeneko lana, harea-gazteluz eta ilusio-labirintoz osatutako betiereko ziklo batean dibagatzearen ondorioz. Ziklo horretan, behatzailearen eta behatuaren arteko barne-dualtasunaren onarpenetik eta haren amaieratik etorriko dira irtenbidea eta norbera aurkitzea.”

Beste aldetik, Asier Zabaleta Mendiaren Otempodiz dantza-lanak denbora hainbat kulturatan bizitzeko ditugun moduak aztertzen ditu, dantza-hizkera batzuk konbinatuz: hiri-hizkuntza koreografikoa, tradizionala eta garaikidea. Ertza 2004an sortu zen, Asier Zabaleta dantzari eta koreografoaren zuzendaritzapean (Ezkio, Gipuzkoa, 1972), askatasunez sortu ahal izateko espazio berri bat irekitzeko asmoz, zenbait diziplina artistikoren eta dantza garaikidearen arteko elkarrekintzaren bidez.

Dokumentuaren akzioak