Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza txapelketarako izen ematea irekita dago

Dokumentuaren akzioak

Dantza txapelketarako izen ematea irekita dago

Urriaren 21ean jokatuko da Seguran 47. Euskal Herriko Dantza Txapelketa. Izen-ematea zabalik dago. Egun berean egingo dute 6. Dantza Eguna
Egilea
Josune Zarandona
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Tokia
Segura
Mota
Albistea
Data
2023/09/09
Lotura
Goierriko Hitza

Urriaren 21ean jokatuko da Seguran 47. Euskal Herriko Dantza Txapelketa. Egun berean egingo dute 6. Dantza Eguna ere. Dantza txapelketan parte hartu nahi duten dantzariek irekita dute dagoeneko izen-ematea, galdetegi honen bidez. Irailaren 28a izango da azkeneko eguna. Txapelketa ikusteko sarrerak urriaren 3an jarriko dira salgai, segura.eus webgunean.

Dokumentuaren akzioak