Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza garaikidea Odietan

Dokumentuaren akzioak

Dantza garaikidea Odietan

Egilea
Onintza Lete Arrieta
Komunikabidea
Baleike
Tokia
Zumaia
Mota
Albistea
Data
2022/09/04
Lotura
Baleike

Aire zabalean ikusleak hausnarketara bultzatu nahi dituen Basoa dantza ikuskizuna eskaini zuen atzo Dantzaz konpainiak Odieta pilotalekuan.

Eguraldia lagun, aulkietan nahiz pilotalekuko harmailetan eserita jarraitu zuten dozenaka herritarrek Dantzaz konpainiaren dantza garaikide emanaldia: Basoa.

Iñaki Salvadorrek sortutako musikaren laguntzarekin, gizon-emakume dantzariek Josu Mujikaren koreografia eskaini zuten Adriana Pous zuzendariaren eskutik. Testua Xabier Sukia oriotarrarena da eta, modu poetikoan, gerraren aurkako mezua helarazten du. "Basoak basakeria estali nahi du, oihanak aieneak, hormigoiak arrazoiak, gerraren gaitzak ezkutatu nahi ditu zuhaitzak...".

(Argazkiak: Zumaiako Kultura Saila).

Dokumentuaren akzioak