Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Dantza' filma emango dute asteburuan Elgoibarren

Dokumentuaren akzioak

'Dantza' filma emango dute asteburuan Elgoibarren

Dantzafilm3Barixakuan hasita, Dantza filmaren hainbat emanaldi izango dira Elgoibarko Herriko Antzokian datozen egunetan. Abenduaren 21ean estreinatu zuten Telmo Esnalen Dantza Euskal Herriko zinema aretoetan, eta ordutik harrera beroa izan du. Filmean Haritz Euskal Dantzari Taldeko hamabost dantzarik parte hartu dute.
Komunikabidea
Barrem
Mota
Albistea
Data
2019/01/30
Lotura
Barrem

Dantza filma barixakuan (21:30), zapatuan (19:00 eta 22:15), domekan (19:00) eta astelehenean (21:30) ikusteko aukera izango da, Herriko Antzokian. 

Euskal dantzak eta beren sinbologia ardatz dituen film musikala da Dantza. Naturaren, mitoen eta biziraupenaren inguruko istorioa da Telmo Esnal zinegileak ondutako lana, eta euskal gizartearen argazki izan nahi du, horretarako dantza tradizionalak erabilita.

2019 01 30 Dantzafilm3

Donostiako 66. Zinemaldian aurkeztu zuten filma, Sail Ofizialean, baina lehiatik kanpo. Hortik hiru hilabetera estreinatu zen Hego Euskal Herrian, abenduaren 21ean, eta ikus-entzuleak erakartzen jarraitzen du.

2018 09 14 haritz dantza elgoibar Dantza filma leitza 1

Dokumentuaren akzioak