Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza Bertikaleko I. Topaketa Bilbon egingo da

Dokumentuaren akzioak

Dantza Bertikaleko I. Topaketa Bilbon egingo da

Komunikabidea
Nontzeberri
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2023/05/03
Lotura
Nontzeberri

Bilboko Udalak, La Glo Zirko eta Dantza Konpainiarekin batera, Dantza Bertikalaren I. Topaketa egingo du irailaren 19tik 21era, El Fango Kiroldegian (Errekalde), Errekaldeko Udaltegian eta Bizkaiko Aretoan. Espezialitate horretako ikuskizunak Zirkualde eta Bilboko Kalealdia jaialdietan hartu dira, eta horrexegatik, topaketa hau Bilbon dantza bertikala sendotzeko beste urrats bat izango da.

Ekimena dantza bertikaleko profesionalei zuzenduta dago, eta bertan hitzaldiak egingo dira, bai eta diziplina horretako profesionalek emandako tailerrak eta ikastaro teorikoak ere. Horrez gain, bukaeran egindako lanaren erakusketa egongo da, baita topaketari amaiera emateko ikuskizun bat ere, irailaren 21ean, 19:00etan, El Fangon.

Hainbat ikastaro emango dira, hala nola, Zintzilik Rigging izenekoa, non hormara irtetea, protokoloak, segurtasun-neurriak eta oinarrizko ezagutzak emango diren. “Konpromiso argia dute sektore horretako erabiltzaileekin, eta, horrez gain, laguntza eta irtenbideak eskaintzen dituzte, ikuskizun bat muntatzerakoan sortu daitekeen edozein arazori erantzuteko”.

Beste aldetik, Maitane Sarraldek eta Alejandra Dezak Lurra-Hormako eta Puntu Finkoko Ikastaroa emango dute, eta La Glo Zirko Dantza taldeko Gloria Peónek eta Pere Vilarrublak Horma Altuko Tailerra (Akrobaziak Lasterketetan) ikastaroa egingo dute.

Albiste honi buruzko eduki gehiago Bilboko Udalak dauka.

Dokumentuaren akzioak