Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza adina antzerki, Dferiaren 26. edizioan

Dokumentuaren akzioak

Dantza adina antzerki, Dferiaren 26. edizioan

Arte eszenikoen Donostiako azokak diziplina bakoitzeko hamabost ikuskizun eskainiko ditu martxoaren 9tik 12ra.
Komunikabidea
EITB
Mota
Albistea
Data
2020/01/24
Lotura
EITB

''Urbasa''

Dferia arte eszenikoen Donostiako azokaren hogeita seigarren edizioak antzerki eta dantzako hamabosna ikuskizun eskainiko ditu martxoaren 9an hasi eta hilaren 12ra arte.

Grina, batik bat maitasunari lotutakoa, izango da aurtengo kartelaren ardatza, eta Argentina, Mexiko, Venezuela, Italia, Frantzia eta beste hainbat herrialdetako konpainiek ere hartuko dute, Euskal Herriko hamazazpik ez ezik.

Tabakaleran, Antzoki Zaharrean eta Victoria Eugenian ikusi ahalko dira antzezlanak eta dantza saioak.

Dferiaren atariko gisa, Aukeran dantza konpainiak “Biz Hitza” ikuskizuna taularatuko du martxoaren 7an, Victoria Eugenian. Gainera, biharamunean, igandean, haurrek “Petitxou” ikuskizuna izango dute disfrutagai, Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoen eskutik.

Antzoki Zaharrean, Vaiven Producciones etxeak “Yo, la peor del mundo” antzezlana erakutsiko du, Juana Ines de la Cruzen azken orduei buruzkoa, eta Tanttakak “Deje su mensaje después de la señal” arazoei aurre egin ezin dieten lau emakumeri buruzko lana eramango du oholtzara.

Gainera, Pez Limbo arabarrek “El patio de mi casa” pentsaera ezberdina dutenen arteko bizikidetzari buruzko hausnarketa erakutsiko diete programatzaile eta ikusleei, eta Kukai Dantza Jon Mayaren taldeak “Gauekoak” ikuskizuna taularatuko du.

Dferiak Tabakalerako patioa berreskuratuko du aurtengo edizioa, eta han erakutsiko du Marga Altolaguirre Produkzioak etxeak “Pantheon” haurtzaroan aitak abandonatutako emakume baten istorioa kontatzen duen proposamen multidiziplinarra.

Egiako eta Intxaurrondoko kultur etxeak eta Covent Garden ere erabiliko dituzte agertoki gisa, eta Boulevardeko kioskoan kaleko antzerkia egongo da, hala nola “Hutsa” txalaparta eta zirkua uztartzen duen Hutsun & eta Otzi taldearen ikuskizuna.

Dokumentuaren akzioak