Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dagaz ekimenaren barruan, hilaren 25ean egingo dute dantza garaikideko hurrengo saioa

Dokumentuaren akzioak

Dagaz ekimenaren barruan, hilaren 25ean egingo dute dantza garaikideko hurrengo saioa

Egilea
Dorleta Agiriano Lai
Komunikabidea
Baleike
Tokia
Zumaia
Mota
Albistea
Data
2021/04/16
Lotura
Baleike

Asteroko saioez gain, dantza garaikideko noizbehinkako saioak eskaintzen ditu Astindu elkarteak. Apirilaren 25ean eta maiatzaren 16an izango dira hurrengo bi saioak.

Aurrera doa Dagaz ekimena Zumaian. Astindu elkarteak ostegunero egiten ditu dantza garaikideko saioak Zumaienako gimnasioan, baina aldizkako hainbat tailer ere eskaintzen ditu Torreberri gaztetxean. Martxo amaieran egin zuten noizbehinkako bigarren saioa, eta hurrengo bi hitzorduen berri eman dute jada Astinduko kideek: apirilaren 25ean eta maiatzaren 18an izango dira, 11:00etan hasita.

Tailerretara bertaratzeko asmoa dutenek izena eman beharko dute aurretik, dagaz@dantzaz.eus helbide elektronikora mezu bat igorrita.

Dokumentuaren akzioak