Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Capoeira ikuskizunarekin estreinatu dute Azpeitia Dantzan

Dokumentuaren akzioak

Capoeira ikuskizunarekin estreinatu dute Azpeitia Dantzan

Hasi da 2018ko Azpeitia Dantzan. Capoeira Senzala Euskadi taldekoek arte martzialak, dantza, musika eta kantua uztartzen dituen capoeira ikuskizuna aurkeztu dute Azpeitiko plazan. Kioskoa hartu dute lehendabizi Brasildik datozen doinuek eta erritmoek, eta plazara jaitsi dira gero, ikuskizuna jarraitzen ari zen ikusle mordoaren konplizitatearen eta parte-hartzearen bila. Azkenerako, dantzan eta akrobazia egiten jarri dute plaza capoeira zaleek.
Komunikabidea
Urola Kostako Hitza
Mota
Albistea
Data
2018/07/06
Lotura
Urola Kostako Hitza

Egitasmoaren lehen asteburuan, gaurkoa da aire zabalean eskainiko den ikuskizun bakarra. Bihar eta etzi, Soreasu antzok¡an izango da Itsasiren eta Jose Mari Orbegozoren Dantzaki eskolaren emanaldiak jarraitzeko parada, hurrenez hurren.

Dokumentuaren akzioak