Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Busturiko Irrintzi Alai dantza taldea 50.urteurrena prestatzen dabil

Dokumentuaren akzioak

Busturiko Irrintzi Alai dantza taldea 50.urteurrena prestatzen dabil

Mende erdiko ibilbidea dauka Busturiko Irrintzi Alai dantza taldeak, eta ibilbide hori goi-goitik ospatzeko asmoa daukate gaur egun dantza taldea osatzen duten dantzari eta musikariek.

50. urteurrena, hala ere, herritarrekin batera ospatzeko asmoa agertu dute. Hala, herritarrak parte hartzera deitzen dituzte.
Komunikabidea
Busturialdeko Hitza
Mota
Albistea
Data
2018/01/11
Lotura
Busturialdeko Hitza

Ekitaldiz betetako urtea daukate aurretik, oraindik, baina, lehenengo bi hilabeteetako egitaraua baino ez dute aurreratu.

Bihar hasiko dira probasaioekin20:00etan batuko dira Axpeko nesken eskolanZapatuan, berriz,hirugarren batzar irekia egiteko ordua jarri dute; 12:00etan, Aingerubideko kultur aretoan.

Otsailean, berriz, Blas Deunaren egunean, erromeri jaia egingo dute Aingerubideko kultur aretoan. Eta, aratusteetan ere ez dute hutsik egingo. Hortaz, otsailaren 11n Altamiran hasita, auzoz auzo ariko dira dantzan.

SAN_KRISTOBAL_EGUNA_BUSTUR copia

Dokumentuaren akzioak