Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Busturialdeko dantzari nagusiak Bermeon batuko dira zapatuan

Dokumentuaren akzioak

Busturialdeko dantzari nagusiak Bermeon batuko dira zapatuan

Busturialdeko 30. Dantzari Eguna ospatuko dute dantzari nagusiek zapatuan. Alkartasuna Dantza Taldea aurten 40.urteurrena ospatzen ari dela eta, Bermeon jarri dute hitzordua.

19:30etik aurrera izango da dantza ikuskizuna, Bermeoko Artza frontoian. Urtero legez, honako taldeek parte hartuko dute: Mundakako Egunsenti, Busturiko Irrintzi Alai, Foruko Urdaibai, Gernikako Elai-Alai, Bakioko Itxas-Alde, Gautegiz Arteagako Artie eta Bermeoko Alkartasuna Dantza taldea.
Egilea
Olaia Zabalondo
Komunikabidea
Busturialdeko Hitza
Mota
Albistea
Data
2016/11/03
Lotura
Busturialdeko Hitza

220 dantzari inguru batuko dira zapatuan Bermeon. Hala, egun horretan, ordu eta erdi inguruko emaldi batean, dantza ugari eta askotarikoak ikusteko aukera paregabea egongo da Artza frontoian. Talde guztietako dantzariak batera hasiko dute dantza ikuskizuna hurrengo dantzekin: Dantzari dantza, agurra, makil txiki, boastitzea eta kaxkarotak. Ondoren, dantza talde bakoitzak 10 minutuko erakustaldia egingo duela esan du Alkartasuna Dantza Taldeko presidente Gaizka San Pedrok.

Busturialdeko Dantzari Eguna “egun berezia” izaten dela dio San Pedrok: “Aspaldidanik harreman oso estua daukagu eta umeena zein nagusiena, guztiak batzeko egun bereziak izaten dira”.

Dantza ikuskizuna amaitu ostean, festarako tartea hartuko dute dantzariek. Bermeoko Kafe Antzokian batuko dira elkarrekin afaltzeko; 192 lagun inguru egongo direla jakinarazi dute. Ondoren, dantzan jarraituko dute Akerbeltz erromeriagaz, antzokian bertan.

Busturialdeko Dantzari Eguna

Iaz, dantzariak Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian

Dokumentuaren akzioak