Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bilaka kolektiboaren 'Saioak' ikuskizuna izango da bihar Donostian

Dokumentuaren akzioak

Bilaka kolektiboaren 'Saioak' ikuskizuna izango da bihar Donostian

Dantza eta musika ditu oinarri ikuskizunak, eta euskal dantza tradizionalean arakatu eta haren gaurkotasunaz dihardu.
Egilea
Maitane Legarreta
Komunikabidea
Gaztezulo
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2022/02/18
Lotura
Gaztezulo

 

Bilaka kolektiboaren 'Saioak' ikuskizuna izango da bihar Donostian

Baionako Bilaka Kolektiboak Saioak dantza eta musika ikuskizuna eskainiko du bihar, hilak 19, Donostiako Egia Kultur Etxeko Gazteszenan. Bilaka kolektiboak sortu du ikuskizuneko koreografia eta musika, Mathieu Vivier-en Saio Zero ikusgarritik abiatuta.

Sortzaileen adierazi dutenez, "Saio Zero ikuskizunaren partitura gurutzatu, desbideratu eta etengabe berriz definituetatik abiatuz, Saioak-ek euskal dantza tradizionalaren arakatzea luzatzen du eta baita egun duen iraunkortasunaren inguruan galdekatu ere. Antzezleak beren nortasuna osatzen duenaren bila dabiltza".

Trukatzeko gaitasunarekin eta koreografia aldaketekin jolastuz, beren ondarea aztertzen dute hari nortasuna eman diona begiratzeko. Koreografiak, zuzeneko musika eta bideo muntaketak uztartuz, ikuslearen hurbiltasunaren esperimentazioa areagotzen du Saioak emanaldiak, "euskal kultura zein nortasunean murgilaldi sakona eskaintzeko".

Arthur Barat, Zibel Damestoy, Ioritz Galarraga Capdequi, eta Oihan Indart Salbide dira dantzariak. Musikan, berriz, honako hauek hartzen dute parte: Patxi Amulet (teklatua, eskusoinua, kantua), Xabi Etcheverry (arrabita, altoa, gitarra) , eta Valentin Laborde (zarrabete elektrikoa). 

Ikuskizuna 19:30ean hasiko da eta sarrerak hemen eskura daitezke.

 

Dokumentuaren akzioak