Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bi dantza emanaldiz gozatzeko aukera bihar, eta antzerkiaz domekan

Dokumentuaren akzioak

Bi dantza emanaldiz gozatzeko aukera bihar, eta antzerkiaz domekan

Block eta Madera dantza ikuskizunak bihar izango dira, Zaldibar frontoian, 20:00etan, eta Desahucio antzerkia domekan izango da, Maiatzaren Bata plazan, ordu berean. Udazabal 2019 egitarauaren baitako ekintzak dira.
Egilea
Eneko Azurmendi
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Arrasate
Mota
Albistea
Data
2019/07/04
Lotura
Goiena

Bi dantza emanaldiz gozatzeko aukera bihar, eta antzerkiaz domekan

'Block' emanaldiaren irudi bat. Argazkia: Amaia Elizaran.

Bi dantza ikuskizunez gozatzeko aukera izango da bihar, egubakoitza, 20:00etatik aurrera, Zaldibarko frontoian. Batetik, Block, Amaia Elizaran konpainiaren eskutik, eta 2018ko maiatzean sortua. "Bi emakume gara eta gure artean blokeatu, oztopatu eta abar egiten gara. Erresistentzia horietan oinarritutako hizkuntza propioa eraikitzea da helburua", azaldu du Elizaranek. Belako taldeko Lander Zalakain bateria-joleak espresuki emanaldi honetarako konposatutako musika da.

Bigarren ikuskizuna Denis Santacana konpainiaren Madera izango da. "Denboraldi bat kanpoan eman ostean, etxera itzultzeak dakarren esperientzian oinarritzen da ikuskizuna. Hiru dantzari izango gara", diote. Dantza garaikidearen, flamenkoaren eta dantza espainiarraren baliabide berriak darabilte.

Etxegabetze bat, antzerki bidez

Antzerkiari dagokionez, Desahucio emanaldia eskainiko du Barsanti konpainiak domekan Maiatzaren Bata plazan, 20:00etan. Edadeko bikote bat etxerik gabe geratzear dago. 40 urtez bizi izan dira etxe horretan, eta hura uzteko unea iritsi zaie. Polizia balkoi azpian dago, gunea inguratuz, eta epailearen agindua betetzeko prest. Auzokideak etxe inguruan batu dira, egoera horren lekuko izan eta, beharbada, kexatzeko. Ikusiko dugu azkenean nola amaitzen den kontua. Zer gertatuko da?

Dokumentuaren akzioak