Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Berriz, Guardia-Biasteri, Beasain, Fustiñana eta Atharratze, Euskal Herriko XLIX. Dantza Agerketan

Dokumentuaren akzioak

Berriz, Guardia-Biasteri, Beasain, Fustiñana eta Atharratze, Euskal Herriko XLIX. Dantza Agerketan

Egilea
Maider Ibañez
Komunikabidea
Geuria
Tokia
Bssauri
Mota
Albistea
Data
2021/09/10
Lotura
Geuria

Euskal Herriko Dantza Agerketaren 49. edizioa ospatuko da irailaren 18an eta 19an Basaurin. Pandemiaren aurreko formatua berreskuratuko dute, eta iaz ez bezala, aurten Euskal Herriko talde autoktonoak izango ditugu gurean larunbateko saioan: San Lorentzo (Berriz, Bizkaia), Guardia-Biasteriko Dantza Taldea (Araba), Aurtzaka (Beasain, Gipuzkoa), Barde Ribera (Fustiñana, Nafarroa) eta Atharratzeko dantzariak (Atharratze, Zuberoa). Basauriko hiru dantza taldeen (Agintzari, Basauritar eta Edurre) emanaldia igandean izango da. Saioak 19:00etan hasiko dira, eta kalean izan beharrean Social Antzokian izango dira, neurriak beteko direla ziurtatzeko.

Egun indarrean dauden neurrien arabera, 330 lagun sartu ahal izango dira Social Antzokira, eta sarrerak banatuko dituzte. Bi saioetarako sarrerak doakoak dira eta Social Antzokiko leihatilan jaso ahal izango dira irailaren 11tik aurrera. 

“Guk uste dugu urtez urte jarraitzen digun publiko fidela ezin dugula utzi “Dantza Agerketa” gabe, Euskal Herrian ekitaldi bakarra baita non zazpi herrialdeetako dantza autoktonoak erakusten diren, beti ere bertako dantzariek dantzatuta. Era berean, dantza talde horiek euskal folklorearen sustraiak zaintzeko eta bere horretan mantentzeko egiten duten lana ere aitortu nahi dugu”, diote Euskal Herriko Dantza Agerketako arduradunek.

Streamingean ere ikusgai

Euskal Herriko Dantza Agerketa Social Antzokian bertatik bertara ikusteko aukera izateaz gain, berriro ere Youtube bidez zuzenean ikusi ahal izango da larunbateko saioa. Era berean, talde autoktonoek euren herrietatik ikus dezaten ere erraztu nahi da, bai eta sare sozialen bidez #DantzaAgerketa traolarekin zuzenean elkarreragiteko aukera ere izan dezaten.

Dokumentuaren akzioak