Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bero-bero sutu dituzte kanoiak Alardean

Dokumentuaren akzioak

Bero-bero sutu dituzte kanoiak Alardean

Egilea
Aitor Agiriano Arrese
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Antzuola
Mota
Albistea
Data
2022/07/16
Lotura
Goiena

Bi urteren ostean, "ilusioz eta gogotsu" egin dute herriko jaietako ekitaldi parte-hartzaileena, Alardea. Izan ere, normaltasunez egin dute 180 antzuolar inguruk parte hartu duten errepresentazioa. Amaiera, emozioz beteriko izan da; Alardearen ibilibidean bidelagun izandako lagunak gogoan izan dituzte eta Jaun Carlos Gomezentzat, Abd-Al Rhaman IIIaren paperean, azken Alardea izan da aurtengoa.

2009an hasi zen Juan Carloz Gomez Alardean eta gazteei paso eman nahi diela esanez agurtu du urte askoan hezurmamitutako pertsonaia. Alardeko taldeko kideek eskerrak eman nahi izan dizkiote egindako lanagatik Gomezi eta baita honek eskerrak bueltan eman ere "bihotz-bihotzez, eskerrik asko" esanez. 

Aurten, gainera, sketchrawal deritzon marrazki ekimena egin dute. Hau da, alardea gertatu den unean bertan margotu eta ilustratu dute margolariek.

Dokumentuaren akzioak