Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bermeotarrak Euskal Herritik barrena ibili dira Alkartasunako dantzariekin

Dokumentuaren akzioak

Bermeotarrak Euskal Herritik barrena ibili dira Alkartasunako dantzariekin

Egilea
Olaia Zabalondo Dominguez
Komunikabidea
Busturialdeko Hitza
Tokia
Bermeo
Mota
Albistea
Data
2023/07/10
Lotura
Busturialdeko Hitza
Alkartasuna Dantza Taldea urteko ekitaldia Argazkia: Txebi Arriaga

Alkartasuna Dantza Taldeko dantzariekin Euskal Herritik barrena bidaiatzeko aukera eduki zuten zapatuan Artza frontoira bertaratu ziren herritarrek. Aurten prestatu duten urteko ekitaldiak, herritik mugitu barik, bidaiatzeko aukera eskaintzen zuela iragarri zuten.

Alkartasuna Dantza Taldea urteko ekitaldia

Argazkia: Txebi Arriaga

Bertaratu zirenek leku askotako dantzak ikusi zituzten, eta dantzariek dantzak erakusteaz gain, irudien bitartez, bideo desberdinak jarrita, dantza bakoitzaren testuingurua ezagutu ahal izan zuten.

Alkartasuna Dantza Taldea urteko ekitaldia

Argazkia: Txebi Arriaga

Dantza taldeko kideak “oso pozik” geratu dira urteko ekitaldiak emandakoagaz: “Polito urten zen ekitaldia. Guk dantzariok ondo pasa genuen dantzan, eta uste dugu publikoak ere ondo pasa zuela. Izerdia bota genuen, baina oso ondo joan zen”.

Dokumentuaren akzioak